Idazlea: Jon Arretxe
Brasilgo barnealdeak, samba, mulheres e carnaval topikotik harantzago, far west berri bat ematen du bidaiariaren begietan, han aurkituko baititu abeltzaintzan dabiltzan cow-boy-ak, eskrupulurik gabeko pistoleroak, edozertarako prest dauden garimpeiro urre-biltzaileak, bizimodua atera nahian handik eta hemendik iritsitako emigranteak eta gizaki zibilizatuok ia zapaldu gabeko lurralde zabalak. Oihanari metroak jan eta jan dihardute denek, ordea, eta Amazoniak bere basoak galdu ahala biluztasun gorrian agertuko dira bertako biztanleak, Tupa-ren seme-alaba diren indioak, ingurunearekin batera bere kultura ere galduta eta mundu txikitzaile honetara egokitu ezinik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario