2008/04/16

AMAREN ESKUAK



Izenburua: Amaren eskuak
Egilea: Karmele Jaio
i
Nereak 35 eta 40 urte bitartean dauzka; noizbait maite izandako lana baina egun estresaturik daukana, egunkari batean; senar jator eta alaba zoragarria, zeinei ez dien eskaintzen behar luketen arretarik; eta istorio bat iraganean, oroimenetik erauzi nahi lukeena; eta ama ospitaleko ohean lo, inoiz esnatuko den jakin ezinik.

Karmele Jaio gazteiztarrak Igartza saria jaso zuen eleberri honekin eta egun gaztelerazko itzulpenean ari da lanean; "Las manos de mi madre" ediziorako zenbait aldaketa iragartzen ditu idazleak, haietako batzuk irakurleen iradokizunak kontuan hartuta.

No hay comentarios: