2009/04/01

KORRIKA TXIKI ABUSUN


KORRIKA 16

Dakizuenez KORRIKA Tuteran hasi zen 16an eta Gazteizen amaituko da igandean, aurtengo leloa ONGI ETORRI! delarik. Lelo honekin batera AEK-k "ongi etorri" handi bat luzatu nahi die euskararen berreskurapenean lagundu behar duten erakunde guztiei, euskalgintzan dabiltzan guztiei, euskaltzale guztiei, euskaldunei eta euskaldundu nahi duten guztiei, bertokoei eta kanpotik datozenei.
Eta gure auzoan ere, apirilaren 3an Korrika txiki egingo dute Abusu Ikastola eta Zamakola Eskolako umeek auzoko kaleetan zehar, euskararekiko euren konpromezua adieraziz. Korrika txikia 9:45etan abiatuko da Ikastolatik eta 10:00etan elkartuko da Zamakola eskolako irakasle eta ikasleekin errotondan La Campa-raino, bertan mezua irakurriko dute ikastetxeetara itzuli baino lehen.

Ongi etorri Korrikara!
Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira!
Ongi etorri euskaraz gozatzeko, lan egiteko, maitatzeko, saltzeko eta erosteko, negar egiteko, jolasteko... hautua egin dugunon herrira!
Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon artera

Como sabeís, la Korrika 16 comenzó este año en Tutera y finalizará en Gazteiz el próximo domingo, siendo el lema de este año ONGI ETORRI!
En Abusu, escolares de la ikastola Abusu y del colegio Zamakola correrán el día 3 de abril a favor del euskara en la KORRIKA TXIKI que comenzará a las 9:45 en la Ikastola hasta la Rotonda donde partirá junto con el alumnado y profesorado del colegio Zamakola hasta La Campa; allí leerán un mensaje antes de regresar a sus centros de enseñanza.

No hay comentarios: